Orrialde:Lopez 1782.djvu/250
<249>
nuntik idokiten tudan ene prootxiak oro, eta goizian joan zitziakozun etxera, Elizalat berekin Meza inzuthera ereman zizin; Meza onduan uzten dizi erraiten derakolarik: zuaza zure lanetarat. Gauza bera orano ein zirakozun ondoko egunian. Bena hirurgerren goizian, orobat Elizalat eremanarazi nahi baitzien, nekez bizi zenak erraiten dirakozu: nahi badut Elizalat joan eztizit zure beharrik, baziakizut bidia; jakin nahi nizin xoilki nun idireiten zindien irabazbide hura, jakiteko nik ere han idiren niroenez. Untsa zagenak ihardezten dizi bere lagunari: etziakizut lekurik Elizan bezanbat bizi huntako eta bezteko irabaz daiteenik eta horren poroatzeko erraiten dirakozu: eztuzia behin ere inzun Jesu-Kristok Ebanjeliuan nola erraiten dien: xerka zazie lehenik Jinkoaren Erresuma, eta justizia eta bezte behar tuzienak oro emanak izanen zautzie? Jinkoaren ispirithiaz hunkiturik, deliberatzen dizi bizitzez kanbiatzera eta egun oroz Mezaren inzutera; bere deliberua hain xuxen eta hain prootxozki bere fortunaren eta bere salbamendiaren atxiki zizin, nun denbora laburrez net aizan jarri baitzen.
Seint Antonin Florenzako Arxapezpikiak erraiten dizi, bi gizon gaztek hitz hartu zutela bezta batez libertitzeko ihizira joaithia; bata Meza inzunik, besthia