Orrialde:Lopez 1782.djvu/191
<190>
ororen jardiresteko eta seinduki hiltzeko. Edmond gasthia konsoluz eta gortarzunez beterik bere jaunaren mirakulusko agertze hortzaz, hantik harat Jinkoaren Semiaren biziko eta Pasioneko Misterio sakratu edo seindu zunbaiten gañan, ats oroz meditatu zizin eta meditazione hartzaz jardiretsi zitizin hitzeman izan zazkon sokorriak oro.
Irakurten diizi Seint Dominikaren fraiden istorian, fraide batek gaztedanik uken ziela Jinkoaren Semiaren Pasioniarendako debozione berhezi bat, gerorat ere beti atxiki ziela giza batez, nun egun oroz misterio heen gañan meditatzen baitzien, eta Jesusen zauri edo plaga sakrathiak adoratzen, plaga bakoitzaren gañan erranez Elizaren hitz hok: adoratzen zitugu, o Jesu-Kristo, eta benedikatzen zitugu zeren mundia kurutze seindiaren medios arerosi baituzu. Bost aldiz belhaurikatzen zela adorazionesko akto horren egithian; aldikal paterra erraiten, Jinkoari galdeinez plazer zerakon eman haren beldurra eta haren amoriua, eta Jinkoak erakatsi zizin grazia hautu eta berhezi edo handi batez zunbat laket zitzakon debozione hura. Egun batez meditazionian zelarik Jesu-Kristo agertu zitziakozun; gomitatu zizin haren plaga sakrathien estitarzunaren gozatzera eta fraide seindu horrek, errespektu handirekin