<191>
ahua plaga seindu hetara hurrandu onduan, betan hain estitarzun eta gozo edo kontentamendu handias arima bethia uken zizin, nun hantik harat Jinkoasko etziren gauzak oro iduritzen baitzitzazkon karats eta okaztagarri.
Irakurten diizi giristhiño kaptibo batez —zoiñek baitzien debozione berhezi bat Jesu-Kristoren Pasione seindiaren eretzerat— beti hura goguan zaukolakotz triste zuzun eta ardura nigarrez ziagozun. Bere Nausiak zunbait aldiz galdeiten zirakozun zerk hala tristatzen zien eta zertako etzen besthiak bezala allegeratzen; beti ihardesten zirakozun etzaitekeela beste gisaz izan, zeren Jesus bere Nausiaren Pasionia bere bihotzian inprimathia ekarten baitzien. Turko edo mairu Nausi hark arrapoztu horren gañan erreflexione eginik, haren errana egia zenez jakin nahis, hilarazi zizin, bihotza idokarazi eta erditik erain; bihotz hartan idiren zizien kurutziaren imajina net untsa egina. Mairu hura gauza miragarri horrek hanbat hunkitu zizin, nun berheala egiasko federat konbertitu baitzen.
Azken Istoriaren arautsuko bat egiten dizie Seinta Kleras, zoiñek bere bizi guzian baitzien debozione berhezi bat Jinkoaren Semiaren Pasione seindiarendako, eta hil onduan idiren zirakozien bihotzaren gañan alderdi bathian kurutziaren