<192>
imajina net untsa egina, itzeki, lanzareki, espointsareki eta kanaberareki, eta bihotzaren beste alderdian, azothiak, habia edo pilarria eta elhorrisko korona, eta horiek oro ikusten tizie egun orano Montefalkonen Italietan, nun beiratzen baita gauza miragarri eta araro hori.
IV. KOMUNIONE SEINDIAZ
LEHEN KAPITULIA [II/8/4]
Komunione Seindura hurrandu behar dela arimako xahutarzun handi bateki, ez xoilki bekatu mortaletarik, bena ere benialetarik
Heben harat hirur gauzaz berheziki minzaturen gituzu. Lehena, Euxaristhia Seindiaren behar den bezala errezebitzeko nezesario den disposizioniaz. Bigerrena, hura errezebitu onduan zer egin behar den edo nola eskerrak eman behar diren. Eta hirurgerrena, nehork hartarik idoki behar dien prootxiaz edo fruthiaz. Lehen preparazioniaz den bezanbat, ziozut handiago izan behar diela Jaun Handiaren errezebitzeko, ezi ez beste Sakramendu ororen, zeren zunbatenaz ere