Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/82

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


manifestatu baitrauztek haur xipiei.

26 Bai Aitá, zeren hala izan baita hire plazer ona.

27 Gauza guziak niri neure Aitaz eman zaizkit, eta nehork eztu ezagutzen Semea Aiták baizen; ez eta Aita nehork eztu ezagutzen Semeak baizen, eta nori ere Semeak manifestatu nahi ukhanen baitrauka.

28 Zatozte enegana fatigatuak eta kargatuak zareten guziák, eta nik pausu emanen drauzuet zuei.

29 Har ezazue ene uztarria zuen gainera, eta ikhas ezazue eneganik ezen eme naizela eta bihotzez humil, eta zuen arimenzát pausu eridenen duzue.

30 Ezen ene uztarria aisit da, eta ene kargá arin.


KAP. XII.


1 Diszipuluak Sabath egunean buruka idokiten ari. 7 Miserikordia eta Sakrifizioa. 8 Sabathoa. 13 Esku eiharduna sendatu. 11 Ardi lezera eroria. 15 Kristek eriak sendatzen. 21 Jentilén speranzá. 22 Demoniatua sendatu. 24, 31 Blasfemioa. 25 Resuma zathitua. 28 Jainkoaren Spiritua. 33 Arbore ona edo gaixtoa. 39 Jonasen signoa. 41 Ninibakoak. 42 Eguerdi aldeko regina. 43 Spiritu gaixtoak. 49 Kristen egiazko ahaideak zein.


1 Denbora hartan joaiten zen Jesus ereinzetan gaindi Sabath egun batez. Eta haren diszipuluak ziraden gose, eta has zitezen buruka idokiten, eta jaten.