Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/55
10 Dohatsu dirade justiziagatik persekutatzen diradenak, zeren haién baita zeruetako resuma.
11 Dohatsu izanen zarete nehork injuria erran draukezuenean, eta persekutatu zaitukeztenean, eta hitz gaixto guzia erran dukeitenean zuen kontra, gezurrez ene kausaz.
12 Boz eta alegera zaitezte, zeren zuen saria handi baita zeruetan; ezen hala persekutatu ukhan dituzté zuen aitzineko Profeták.
13 Zuek zarete lurreko gatza; eta baldin gatza gezat badadi, zerzaz gazituren da? ezta gehiagorik deusgai kanporat iraizteko eta gizonez ohondikatu izateko baizen.
14 Zuek zarete munduko argia, ezin estal daite zibitate mendi gainean jarria.
15 Eta eztute iraixekiten kandelá eta hura ezarten gaitzurupean, baina kandelerean, eta argi egiten draue etxeko guziei.
16 Hala argi begi zuen argiak gizonén aitzinean, zuen obra onak ikhus ditzatenzat, eta glorifika dezaten zuen Aita zeruetan dena.
17 Eztuzuela uste ezen Legearen edo Profetén abolitzera ethorri naizela; ez naiz ethorri abolitzera, baina konplitzera.
18 Ezen egiaz diotsuet, iragan daiteno zerua eta lurra, jota bat edo punktu huts bat ezta Legetik iraganen, gauza guziak egin diteno.
19 Nork ere beraz hautsiren baitu manamendu xipién hautarik bat, eta irakatsiren baititu hunela gizonak, xipién deithuren da hura