Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/424
38 Ihardets ziezón Jesusek: Eure arimá enegatik ezarriren baituk? Egiaz egiaz erraiten drauat: eztik joren oillarrak ukhatu nukeano [tant que tu m’auras renié] hiruretan.
KAP. XIIII.
1 Kristen dibinitatea. 2 Bizitze eternala. 6 Bidea eta egia. 9 Jainkoa eta Krist bat. 11 Haren obrák. 14 Haren izenean eska dadinak rezebituren. 16, 26 Konsolazalea. 21 Kristi on daritzana. 27 Kristen bakea. 30 Mundu hunetako prinzea.
1 Eztadila trubla zuen bihotza: sinhesten duzue Jainkoa baithan, ni baithan ere sinhets ezazue.
2 Ene Aitaren etxean egoitzák anhitz dirade; baldin berzela baliz erran neraukezuen: Banoa zuei lekhu aphainzera.
3 Eta joan naizatenean, eta lekhu zuei aphaindu draukezuedanean, berriz ethorriren naiz, eta harturen zaituztet neuregana, non bainaiz ni, zuek ere zaretenzát.
4 Eta norat ni joaiten naizen badakizue, eta bidea badakizue.
5 Diotsa Thomasek, Jauna, etzeakiagu norat joaiten aizen: eta nolatan bidea ahal dakikegu ?
6 Diotsa Jesusek: Ni naiz bidea eta egia eta bizitzea; nehor ezta ethorten Aitagana nizaz baizen.
7 Baldin ezagutzen baninduzue ni, ene Aita