ere ezagut zinezakete. Eta oraindanik ezagutzen duzue hura, eta ikhusi duzue hura.
8 Diotsa Filipek: Jauna, erakuts iezaguk Aita, eta asko ziaikuk,
9 Diotsa Jesusek: Hanbat denboraz zuekin nauk, eta ez nauk ezagutu ni? Filipé, ikhusi nauenak ni, ikhusi dik Aita; eta nola hik erraiten duk: Erakuts iezaguk Aita?
10 Eztuk sinhesten ezen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela? Nik zuei erraiten drauzkizuedan hitzak, neurorganik eztitut erraiten, baina nitan dagoen Aitak egiten ditu obrák.
11 Sinhets nezazue ezen ni Aita baithan, eta Aita ni baithan dela; ezpere obra berakgatik sinhets nezazue.
12 Egiaz egiaz erraiten drauzuet: nork ni baithan sinhesten baitu, nik egiten ditudan obrák hark ere eginen ditu, eta hauk baino handiagoak eginen ditu, ezen ni Aitaganat joaiten naiz.
13 Eta zer ere eskaturen baitzarete ene izenean, hura dut eginen, glorifika dadinzat Aita Semean.
14 Baldin zerbait eska bazaitezte ene izenean, nik dut eginen.
15 Baldin niri on badariztazue, ene manamenduak begira itzazue.
16 Eta nik othoitz eginen draukat Aitari, eta berze Konsolazale bat emanen drauzue, dagoenzat zuekin eternalki.
17 Egiazko Spiritu munduak ezin rezebi dezakena diot, zeren ezpaitu ikhusten hura, ez ezagutzen. Baina zuek badazaguzue hura, zeren zuek