baithan egoiten baita, eta zuetan izanen da.
18 Etzaituztet utziren zurtz; itzuliren naiz zuetara.
19 Oraino guti bat, eta munduak ez nau gehiagorik ikhusiren. Baina zuek ikhusiren nauzue, zeren ni bizi bainaiz, zuek ere biziko zarete.
20 Egun hartan zuek duzue ezaguturen ezen ni naizela neure Aita baithan, eta zuek ni baithan eta ni zuek baithan.
21 Ene manamenduei datxetena, eta hek begiratzen dituena, da niri on dariztana: eta niri on dariztana, ene Aitaz onhetsia izanen da: eta nik hari on eritziren draukat, eta manifestaturen draukat hari neure burua.
22 Diotsa Judasek, ez Iskariotek: Jauna, nondik da, zeren guri eure burua manifestaturen baitraukuk, eta ez munduari?
23 Ihardets zezan Jesusek, eta erran ziezón: Baldin norbeitek on badarizt niri, ene hitza begiraturen du. Eta ene Aitak onhetsiren du hura, eta harengana ethorriren gara, eta hura baithan egoitza eginen dugu.
24 Niri on eztariztanak, ene hitzak eztitu begiratzen. Eta enzuten duzuen hitza ezta enea, baina ni igorri nauen Aitarena.
25 Gauza hauk erran drauzkizuet, zuekin nagoela.
26 Baina Konsolazaleak, Spiritu sainduak, zein igorriren baitu Aitak ene izenean, hark irakatsiren drauzkizue gauza guziak, eta orhoit eraziren drauzkizue erran drauzkizuedan gauza