Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/410
6 Bada enzun zuenean ezen eri zela, bi egun egon zedin, orduan non baitzén lekhu hartan.
7 Gero horren ondoan erran ziezén diszipuluei: Goazen Judearát berriz.
8 Diotsate diszipuluék: Majistruá, orain ziabiltzan Juduak hi lapidatu nahiz, eta berriz hara joaiten aiz?
9 Ihardets zezan Jesusek: Egunean eztira hamabi oren? Baldin nehor egunaz ebil badadi, ezta behaztopatzen, ezen mundu hunetako argia ikhusten du.
10 Baina baldin nehor ebil badadi gauaz, behaztopatzen da, ezen argirik ezta hura baithan.
11 Gauza hauk erraiten ditu, eta gero dioste: Lazaro gure adikisdea lo datza, baina banoa iratzar dezadan.
12 Erran ziezoten bada bere diszipulék: Jauna, baldin lo badatza sendaturen duk.
13 Eta haur erran zezan Jesusek haren herioaz, eta hek uste zuten lozko lokartzeaz erraiten zuela.
14 Orduan bada erran ziezén Jesusek klaroki: Lazaro hil da,
15 eta alegera naiz zuengatik (sinhets dezazuenzat) zeren ezpaininzén han; baina goazen harengana.
16 Erran ziezén bada Thomas Didimus deitzen denak diszipulu lagunei: Goazen gu ere horrekin hil gaitezenzát.
17 Ethor zedin bada Jesus, eta eriden zezan hura ja laur egun zuela monumentean zela.