Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/378
6 Haur ikhus zezanean Jesusek zetzala, eta ezaguturik ezen ja denbora luzea zuela, diotsa: Nahi aiz sendatu?
7 Ihardets ziezón eriak: Jauna, eztiat nork, ura uherritu denean, ezar nezan ikhuzgarrira; baina ni ethorten naizen bizkitartean, berze bat ene aitzinean jausten duk.
8 Diotsa Jesusek: Jaiki adi, altxa ezak eure ohea, eta ebil adi.
9 Eta bertan senda zedin gizon hura: eta altxa zezan bere ohea, eta bazabilan: eta zen Sabathoa egun hartan.
10 Erran ziezoten bada Juduék sendatu izan zenari: Sabathoa duk, eztuk sori ohea eraman dezan.
11 Ihardets ziezén: Nork ni sendatu bainau, hark erran draut: Altxa ezak eure ohea eta ebil adi.
12 Orduan interroga zezaten: Nor da hiri erran drauan gizon hura, Altxa ezak eure ohea eta ebil adi?
13 Eta sendatu izan zenak etzakian nor zen, ezen Jesus apharta zedin lekhu hartan zen jendetzetik.
14 Gero eriden zezan hura Jesusek tenplean, eta erran ziezón: Huná, sendatu aiz; gehiago bekhaturik eztagiala, zerbait gaizkiago hel eztakián.
15 Joan zedin gizon haur, eta konta ziezén Juduei ezen Jesus zela hura sendatu ukhan zuena.
16 Eta halakotz persekutatzen zutén Juduék