Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/273
bere buruko adatsaz ixukatu.
45 Pot bat niri eztrautak eman, baina haur, sarthu naizenaz geroztik, eztuk ene oinei pot egitetik gelditu.
46 Olioz ene burua eztuk unktatu, baina hunek ungentuz unktatu zitik ene oinak.
47 Halakotz erraiten drauat barkhatu zaizkala bere bekhatu anhitzak, ezen hagitz onhetsi dik, eta gutiago barkhatzen zaionak gutiago onhesten dik.
48 Gero emazteari erran ziezón: Barkhatu zaizkin eure bekhatuak.
49 Eta has zitezen elkharrekin mahainean jarririk zeudenak bere artean erraiten: Nor da haur bekhatuak ere barkhatzen baititu?
50 Baina emazteari erran ziezón: Eure fedeak salbatu au; oha bakerekin.
KAP. VIII.
1 Kristek predikatzen. 3 Emazték Kristi zerbitzu egiten. 5, 11 Ereillearen konparazionea. 10 Jainkoaren resumako sekretuén ezagutzea. 13 Tentazionéz 14 Ansiéz. Abrastasunéz. Boluptatéz. 16 Lanpá. 21 Kristen ama eta anaieak. 24 Kristek haizeak mehatxatzen. 27 Demoniatua sendatzen. 37 Gadarenoék Krist arbuiatzen. 41 Jairusen alabá. 43 Emazte odol jariatzez eri zena sendatu. 48 Fedeak enparatzen. 50 Krist sinhestearen galdez egon. 52 Hilagatik nigarrez. lo datzala Kristek erraiten.