etxean, jar zedin mahainean.
37 Eta huná, hirian emazte bizitze gaixtotako zen batek jakin zuenean, ezen hura Fariseuaren etxean mahainean jarria zela, ekhar zezan boeita bat ungentu,
38 Eta gibeletik haren oinetara zegoela, has zedin nigarrez zegoela haren oinén nigar uriz arregatze, eta ixukatzen zerauzkan bere buruko adatsaz, eta pot egiten zerauen haren oinei, eta ungentuz ungenstatzen zituen.
39 Orduan hori ikhusirik hura gomitatu zuen Fariseuak erran zezan bere baithan, zioela: Hunek, baldin Profeta baliz balakike segur nor eta nolakoa den haur hunkitzen duen emaztea, ezen bizitze gaixtotakoa da.
40 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezón: Simon, badiat zerbait hiri erraitekorik. Eta hark dio: Majistruá, errak.
41 Hartzedun batek zitián bi zordun, batak zián zor borzehun dinero, eta berzeak berrogei eta hamar.
42 Eta hek ez ukhanez nondik paga, kita ziezeán biei. Hautarik bada, errak: zeinek hura maiteago ukhanen du?
43 Eta ihardesten zuela Simonek erran zezan: Uste diat ezen gehiago kitatu izan zaionak. Eta hark erran ziezon: Bidezki jujatu duk.
44 Eta emazteaganat itzulirik erran ziezón Simoni: Badakusak emazte haur? Hire etxean sarthu izan nauk, urik ene oinetara eztuk eman, baina hunek ene oinak nigar uriz arregatu zitik, eta