Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/262

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


KAP. VI.


1 Diszipuluak buruka idokiten ari. 9 Esku eiarha sendatu. 12 Kristek othoitz egiten. 14 Apostoluen izenak. 18 Eri anhitz sendatu. 20 Paubreak. 20 Kristgatik aflijituak benedikatu. 23 Alokairuaz. 24 Abratséz. 27 Etsaien onhesteaz. 34 Prestatzeaz. 35 Jainkoaren haur nolatan izanen. 35 Miserikordioso izateko. 37 Ez jujatzeko, baina barkhatzeko eta emaiteko. 42 Fitsa begian. Gapirioa. 43 Fruktutik arborea ezagutzen. 45 Bihotzetik heldu eginak. 49 Enzuna egiten dutenak, eta eztutenak.


1 Gertha zedin bada Sabath egun bigarren lehenean, hura iragaiten baitzén ereinzetan gaindi, eta buruka idokiten ari baitziraden haren diszipuluak, eta jaten eskuez bihiturik.

2 Eta Fariseuetarik batzuk erran ziezén: Zergatik egiten duzue Sabathoan egin sori eztena?

3 Orduan ihardesten zuea Jesusek erran ziezén: Eztuzue haur ere irakurri zer egin zuen Dabidek gosetu zenean bera eta harekin ziradenak?

4 Nola sarthu izan zen Jainkoaren etxean eta proposizioneko ogiak hartu zituen, eta jan zituen, eta eman ziezén harekin ziradenei ere, hetarik jatea Sakrifikadorén baizen sori eztelarik.

5 Gero erraiten zerauen: Gizonaren Semea jabe da Sabathoaren ere.

6 Eta gertha zedin berze Sabath batez ere hura sar baitzedin sinagogara, eta irakasten