Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/263

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


baitzuen; eta zen han gizon bat eta haren esku eskuina zen eihar.

7 Eta gogoatzen zuten hura Skribék eta Fariseuék eia Sabathoan senda lezakeenez, akusazione eriden lezatenzat haren kontra.

8 Baina bazeakizkian haién pensamenduak, eta diotsa gizon esku eiharra zuenari: Jaiki adi, eta ago zutik artean. Eta hura jaikirik egon zedin zutik.

9 Erran ziezén bada Jesusek: Interrogaturen zaituztet gauza batez: Sabathoetan ungi egitea da sori ala gaizki egitea? Persona baten enparatzea ala galtzea?

10 Eta hetara guzietara inguru behaturik, diotsa gizonari: Hedezak eure eskua; eta hark egin zezan hala, eta senda zedin haren eskua berzea bezain.

11 Eta bethe zitezen erauzimenduz, eta elkharrekin minzo ziraden, zer leidioten Jesusi.

12 Eta gertha zedin egun hetan, joan baitzedin mendira othoitz egitera, eta gau guzia han iragan zezan Jainkoari othoitz egiten zeraukala.

13 Eta argitu zenean dei zitzan bere diszipuluak, eta hetarik hauta zitzan hamabi, zein Apostolu ere dei baitzitzan,

14 (Simon, Pierris ere deithu zuena, eta Andriu haren anaiea; Jakes eta Joanes; Filipe eta Bartholomeo;

15 Mateu eta Tomas; Jakes Alfeoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,