16 Judas Jakesen anaiea; eta Judas Iskariot, traidore ere izan zena).
17 Eta jautsirik hekin, geldi zedin lekhu plano batetan, bere diszipuluzko konpaniarekin, eta populu mulzo handirekin Judea guzitik, eta Jerusalemetik, eta Tirko eta Sidongo itsas bazterretik, zein ethorri baitziraden hura enzun lezatenzat, eta bere eritasunetarik senda litezenzat;
18 Eta spiritu satsuéz tormentatzen ziradenak, eta senda zitezen.
19 Eta populu guzia hura hunki nahiz zabilan: ezen berthute harenganik ilkhiten zen, eta sendatzen zituen guziak.
20 Orduan hark bere begiak diszipuluetarat altxaturik, erraiten zuen: Dohatsu zarete paubreák, zeren zuen baita Jainkoaren resumá.
21 Dohatsu zarete orain gose zaretenók, zeren aseren baitzarete. Dohatsu zarete orain nigarrez zaudetenok, zeren irri eginen baituzue.
22 Dohatsu izanen zarete, gizonék gaitzetsiren zaituztenean, eta iraitziren eta injuriaturen zaituztenean, eta zuen izena gaixto bezala iraitziren dutenean, gizonaren Semearen kausaz.
23 Alegera albeitzinteizte egun hartan, eta bozkarioz jauz, ezen huná, zuen saria handi da zeruetan, ezen halaber egiten zerauezen profetei haién aitek.
24 Baina maledikzione zuei abratsoi, ezen baduzue zuen konsolazionea;
25 maledikzione zuei betheak zaretenoi, ezen gose izanen zarete; maledikzione zuei orain irriz zaudetenoi, ezen