Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/23
kontuaren gainean. Mikeasek haren sortzeko lekhua klaroki erakusten drauku, dioenean: “Eta hi Betlehem Efrata, ez aiz xipiena milla Judakoen artean, hireganik ilkhiren ziaitadak Israelen dominazale izanen dena: eta haren ilkhitea duk eternitateko egunén hatseandanik”. Eta gure delibranzatan sufritu behar zituen aflikzionez, eta gure redenpzionetan iragan behar zuen herioaz den bezenbatean, Esaias eta Zakarias seiñalatuki eta largoki minzatu izan dirade. Haren resurrekzioneko gloriaz eta haren resumaren kalitateaz, eta hark bere populuari ekharri behar zeraukan salbamendu graziazkoaz Esaiasek, Jeremiasek, bai eta Zakariasek betheki eta klaroki traktatu ukhan dute. Eta Jainkoaren Spirituaz konplitu izanik persona saindu hauek testifikatu eta deklaratu ukhan dituzten promes hautan, Jainkoaren haurrak eta elejituak repausatu eta konsolatu izan dirade. Eta halaz hazi, sustengatu eta entretenitu ukhan dute bere speranzá, Jaunak prometatzen zerauenaren konplimenduaren beha zaudelarik eta konplimendu hunen ikhusteko desira ukhan dute anhitz regek eta profetak; baina desir zutena begiz ezin ikhusiagatik fedez eta spirituz konprehenditzen eta ardiesten zutelarik. Eta are Mesias handi hunen ethortea desir handirekin berant esten zutenak, Jainkoak manera oroz konfirmago litzanzat eman ukhan draue bere Legea skribuz, anhitz zeremonia eta anhitz purifikazione eta sakrifizio hartan konprehenditzen zelarik. Eta hek guziak etziraden Kristen moienez ethorteko ziraden on handien figura eta seiñale baizen, ezen figura haien gorputza, egia eta konplimendu guzia Krist bera zen. Ezen Legeak ezin nehor perfekzionetara hel ahal zezakeen, baina solament Krist erakusten zuelarik harengana nehor drezatzen eta gidatzen zuen. Ezen S. Paulek dioen bezala, Krist zen xedea, fina eta konplimendu guzia. Halaber anhitz aldiz eta anhitz sasoinez igorri ukhan draue edozein Rege, Prinze eta Kapitain hek etsaien menetik delibraturik, bake onetan goberna litzatenzat, eta edeki izan zaizten gauzak