Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/164
Ixil adi, eta ilkhi adi horrenganik.
26 Eta spiritu satsua hura zathiturik, eta ozengi oihuz jarririk, ilkhi zedin harenganik.
27 Eta spanta zitezen guziak, hala non bere artean galdez baitzeuden, zioitela: Zer da haur? Zer doktrina berri da haur? Autoritatez spiritu satsuak ere manatzen baititu eta obeditzen baitute?
28 Eta jo zezan haren famák bertan Galilea inguruko komarka guzia.
29 Eta bertan sinagogatik ilkhirik, ethor zitezen Simonen eta Andriuen etxera Jakesekin eta Joanesekin.
30 Eta Simonen amaginharreba zetzan helgaitzarekin: eta bertan minzatu izan zaizkan harzaz.
31 Orduan hurbildurik goiti zezan hura eskutik harturik, eta bertan utzi zezan helgaitzak: eta hark zerbitza zitzan.
32 Eta arratsean, iguzki sartzean, ekharten zerautzaten geizki zeuden guziak eta demoniatuak.
33 Eta hiri guzia borthara bildua zen.
34 Eta senda zitzan erharzun dibersez eri ziraden guziak: eta anhitz deabru kanpora egotz zezan, eta etzituen deabruak minzatzera utziten nola hura ezagutu ukhan lutén.
35 Gero goizean oraino ilhun handia zela jaikirik ilkhi zedin, eta joan zedin lekhu desertu batetara, eta han othoitz egiten zuen.
36 Eta jarreiki izan zaizkan Simon eta harekin