Jainkoaren resumaren Ebanjelioa:
15 Eta zioela, Konplitu da denborá, eta hurbil da Jainkoaren resumá: emenda zaitezte, eta sinhets ezazue Ebanjelioa.
16 Eta Galileako itsas bazterrean zabilala ikhus zitzan Simon eta Andriu haren anaiea, sareak itsasora egoizten zituztela (ezen peskadore ziraden)
27 Eta erran ziezen Jesusek, Zatozte ene ondoan eta eginen zaituztet giza peskadore.
18 Eta bertan utzirik bere sareak jarreiki izan zaizkan.
19 Eta handik aitzinaxiago joanik, ikhus zitzan Jakes Zebedeoren semea eta Joanes haren anaiea, hek ere unzian bere sareak adobatzen zituztela.
20 Eta bertan dei zitzan hek: eta bere aita Zebedeo unzian utzirik langilekin, jarreiki izan zaizkan.
21 Gero sartzen dirade Kapernaumen, eta bertan Sabath egunean sarthurik sinagogán, irakasten ari zen.
22 Eta spantaturik zeuden haren doktrináz, ezen irakasten zituen autoritate zuenak bezala, eta ez Skribék bezala.
23 Eta zen haién sinagogán gizon bat spiritu satsua zuenik, eta oihuz jar zedin,
24 Zioela: Ah, zer da hire eta gure artean Jesus Nazarenoa? Gure desegitera ethorri aiz? Bazeakiat nor aizen, hi aiz Jainkoaren saindua.
25 Eta mehatxa zezan hura Jesusek, zioela,