bekhatuén barkhamendutan.
5 Eta joaiten zen harengana Judeako herri guzia eta Jerusalemekoak: eta batheiatzen ziraden guziak harenganik Jordaneko flubioan, bere bekhatuak konfesatzen zituztela.
6 Eta zen Joanes beztitua kamelu biloz, eta larruzko gerriko batez bere gerrunzean inguru, eta othi eta basezti jaten zuen.
7 Eta predikatzen zuen, zioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, zeinen zapatetako hedearen beheititurik ezpainaiz laxatzeko digne.
8 Egia da, nik batheiatzen zaituztet urez, baina hark batheiaturen zaituzte Spiritu sainduaz.
9 Eta gertha zedin egun hetan, Jesus ethor baitzedin Nazaret Galileakotik, eta batheia baitzedin Joanesganik Jordanean.
10 Eta bertan ilkhiten zela uretik, ikhus zitzan zeruak erdiratzen, eta Spiritu saindua uso-kolunba bat bezala haren gainera jausten.
11 Eta boz bat egin zedin zeruetarik, zioela, Hi aiz ene Seme maitea zeinetan hartzen baitut neure atsegin ona.
12 Eta bertan Spirituak irion zezan hura desertura.
13 Eta egon zedin han desertuan berrogei egun, tentatzen zela Satanez: eta zen basa bestiekin, eta Aingeruek zerbitzatzen zuten.
14 Eta Joanes hatzaman izan zenean, ethor zedin Jesus Galileara, predikatzen zuela