ziradenak.
37 Eta eriden zutenean, erran ziezoten: Guziak hire bilha diabiltzak.
38 Orduan dioste Goazen hurbilengo burguetara: han ere predika dezadanzat: ezen hartakotzat ilkhi izan naiz.
39 Eta predikatzen zuen haién sinagogetan, Galilea guzian: eta deabruak kanpora egoizten zituen.
40 Eta ethor zedin harengana sorhaio bat, othoitz egiten zeraukala, eta hari belhaurikaturik ziotsala: Baldin nahi baduk xahu ahal nezakek.
41 Orduan Jesusek konpasione harturik eta eskua hedaturik, hunki zezan hura, eta erran ziezón, Nahi diat, aizén xahu,
42 Eta hori erran zuenean, bertan joan zedin harenganik sorhaiotasuna, eta xahu zedin.
43 Eta hura mehatxaturik bertan igor zezan kanporát:
44 Eta erran ziezón, Begirauk nehori deus ezterroan: baina oha, eta erakuts akio Sakrifikadoreari, eta presenta itzak eure garbitzeagatik Moisesek manatu dituen gauzak haei testimoniajetan.
45 Baina hura ilkhirik has zedin anhitz gauzaren publikatzen, eta beharkiaren manifestatzen, hala non gehiagorik agerriz Jesus ezin sar baitzaiten hirira, baina lekhorean lekhu desertuetan zen, eta ethorten ziraden harengana alde guzietarik.