Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/21
<1151r>
]ren konpañian dagoan donzella batek, zeñari deretxan Silbia, deretxula utra on, eta ainbat graduan ze, zu ona etorri zareala ikasi ta etorri gura dau zure eske; zeñari zuk gura badeutsazu on eretxi, eta anzitu Sirena, on ez deretxun azkero, nik prometietan deutsut eze laster osatu zatezkeala daukazun gaxaesun orretarik.
Silberok leen esan dogun berbaok enzun egianean, zidin andiro enojadu, eta, egoan lekurean jagirik, joan zidin floresta bateti aurrera, Klariani bakarrik itxita, zeñak, bakarrik geratu zala ekusen orduan, asi zan, negarrez beterik bere begiak eukala, berba oek esaten:
KLARIAN
Zorigatxean oi neuretako
amorea dot ezautu,
bardin gura naben azkero
onein kureldo tratadu.
Oi, amorezko errege jauna,
suplikaetan natxazu
degiozula oi Silberori
on derextala agindu.
Doristeok, bada, ekusirik bakarrik geratu zala, bere Silbia baga, akordadu eben aen eske joaten; zeñak, partietako egoan egunean, Sirenari berba oek egin eutsan:
—Ondo uste dot, Sirena,