Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/122

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1198r>


nai ekion nik aren kontra

oi ez nedukan kexarik;

ez eben gura nik aren kausaz

egin negian negarrik,

ekusen gero ez neukana

ezertan bere bearrik.

Bere kriadu leialaz nola

a nitzaz akordadurik,

dei egin zidan neure izenaz,

neurk baize sentitzakarik.

“Zu nundi zabilz, amoradua,

bakotx deskonsoladurik,

ene kabaña realerean

ala deskarriadurik?

Gora ezazu zeure begiok,

badozu sentimenturik:

Amorea naiz eta nakusu,

baldin badozu begirik”.

Nik berba oek nenzuanean,

andiro admiradurik,

txapez lurrean efini neben

belaunok umilladurik,

eskuaz sonbreroa kendu ta

buruau inklinadurik.

Neure begiok goratu neben,

bildurra posponidurik.

Ikusi neben odei zuri bat,

zagitaz ingiraturik;