Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/121

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1197v>


B21 Egun batean sartu ninzan…


Egun batean sartu ninzan

billa on baten bakarrik,

amorearen min-berarraz

ondo deskuidadurik,

pensamentuau ez neukala

nik agan okupadurik,

aen podere andiagaz

ez nedukala konturik;

seguro ustez ez nioean

bapere prebenidurik,

neure begiok neroeala

librero desplegadurik,

traidoreonen redeagaz

ez neben memoriarik.

Uste dot eze niñoeala

lo, ze ez iratzarririk.

Bizi ninzala uste neben

ardura baga librerik;

neure buruau banedukan

zaarzat jubiladurik.

Tenpora baten Amoreorrek,

batzugaz konsultadurik,

bere korteti ni baninduan

ezarri desterradurik;

ala ni, bada, egun azkero

nengoan despedidurik;

uste ez neben izango zala

sekula amistaderik.

Egin eustan agrabioa

Amoreonek ezaunik,