Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/123

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1199r>


aren erditan silla berde bat,

moraduz jaspeadurik.

Silla onetan baegoan

sei eder bat jarririk;

narru zuriak estalzerako

ez eben bestidurarik.

Tafetan gorriz oi bazedukan

begiak rebozadurik;

esku batean arko galanpat

fletxeaz adrezadurik.

Forma onetan nik nedukala

zenzunau elebadurik,

ene aldeti igaro zidin

dama bat enrizadurik.

Ene parean eldu eta

krianzaz, komedidurik,

“Ongi etorri, zu jauna” baize

ez esan beste gauzarik.

Neska-berbea nenzuanean,

txitxitez alteradurik,

baxadu neben neure begiok

zeruko altureanik.

Donzella linda graziosea

nengoan lekureanik

debisa nezan, zerbait litzana

neuregan rezeladurik.

Ari begira nengoala

ondo disimuladurik,

izerdi batek artu ninduan,

penadu ninduan bizirik;

sentidu neben Amorearen

arkua desarmadurik,