Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/10

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1142v>


eze erregutu eutsan Silbiari legiola ain mesede andia, eze legiola bere partez Sirenari erregutu bisitaetan etorri lekiola, zegati leukala esperanza andia Jaun Zerukoagan, eze, Aen Mesedea serbidu izaten litzala, Sirenak bisitadu balegi, bertati osatua zala. Silbiak, bada, ezauturik Silberoen borondatea, prometidu eutsan eze, biaramunean, sinfalta, Sirena eroango leutsala bere aposentura. Ainbat atsegin Silberok artu eben Silbiak egin eutsan promeseaz, eze kasi eukan gax guztia kendu jakan. Biaramun goxean, joan zidin Silbia Sirena bisitatzen, eta, osteango beste berbaen artean, egion erregutu legiola konpañia Silbero egoan aposentura joaten; eta Sirenak esan eutsan eze atsegin lebela; zeinzuk, alkarri eskuetarik eustela, joan zirean Silberoen kamarara, nun, sar zitezenean, utra kortesmente Silberori berba egin eutsaen; zeñak, al egian kortesia eta mesura guztiaz, saludadu zituan eta eskatu zidin arpa bat, zeña utra dulzero jaiten asi zan, manera onetan kantaetan ebela:

Donzellea, zegati zaoz

enegaz enojadurik,

zurekin ene aitasuna

orrela anzi jakinik?