<1142r>
Silberori ezer esan baga, sartu zan barrura. Silberok, ekusirik zala Sirena enojadu, eskuetan eukan arpea iramo eben, ain furia andiaz eze utra pedazu asko egin zan. Eta, ala, tristeza andiaz, Silbero joan zan bere aposentura, nun asi zan llantu andi bat egiten, ain tristeza andiaz eze enzun egien guztiai emun eioan tristeza andia. Ainbat sentidu eben, bada, Silberok Sirenak agaz egin eben kaso gutxia, eze etorri zan eriotzako puntura. Egun batean, bada, Silberoren ugazabak, ikasirik nola egoan Silbero gaxorik, erregutu eutsan bere emazteari eugi legiala kontu andia Silberori bear ebena emaiteaz, zegaiti zan utra keridua bere ugazabaren etsean; eta etsekoandreak egin eben ala. Silbero, bada, obato erregidu zegati zan, etsekoandreak agindu eutsan Silbiari, zeña zan Sirenaren konpañian egoana, eugi legiala utra kontu andia Silbero erregieteaz; zegaz utra atsegin andia artu eben ala Silberok nola Silbiak, zegati utra on alkarri erexten. Egun batean, bada, Silbia joan zan Silbero bisitaetan, beti kostunbretzat eukana legez, zeñagaz atsegin andia Silberok artu eben, zegati ain kontu andia agaz egiten eben. Ainbat zan Silberoen deseoa Sirena ekusterren,