Orrialde:Lazarraga ABatalak.djvu/11

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1143r>


Donzellatxo linda damea,

flordelisea zara zu;

ene penea dakusun gero,

arren, berba bat esazu.


Ekusirik Sirenak Silberoen platikea, artu eben Silberok eskuetan eukan arpea, zeña jaite ebela eranzun egion, manera onetan:


Jentilonbre penadua,

enegaiti kautibua,

zure llantu dolorosook

emaiten deustae kontentua.


Bere kantaetea Sirenak akabadurik, urten eben ain laster Silbero egoan lekurean, eze ez zan bastadu inor bere biurketan. Silberok ainbat sentidu eben, bada, Sirenak esan eben berbaak, eze erori zidin jarririk egoan silla baterean, ain agiz eze, Silbia itsatsi ez ballako, ez zatean mirakuru an ila. Baegoan, bada, Silbero ain akordu gutxigaz, eze Silbiak uste eben eze eskuartean ilgo litzakala, arean da beregan biurtu zeitean artean; eta, destenpleak itxi egion orduan, asi zan Silbia Silbero konsolaetan; bada bere, ekusirik Silberok ain kruelmente bere Sirenak trataetan lebela, ez eben gura inork berbarik legion, salbo bakotxik egon baxe; eta, ala, Silbiak urten eben arean, nun