Orrialde:Chourio 1760.djvu/92
heldu baita, Jainkoa baitan da guzia, eta da egian fundatua.
Loria egiazkoa eta eternala billhatzen duena ezta kasu hari mundu huntakoaz, eta munduko loria arbuiatu behar bidean, billhatzen duenak erakuxten du zeruko loria eternalaz eztuela axolarik.
Bihotzeko bakea handia du haiñak, zeiñak ez baitu ansiarik ez munduko laudorioez ez afrontuez.
3. Konzienzia garbia errexki da kontent eta soseguan.
Hortaz gizonen laudorioek etzaituzte sainduago egiten, eta halaber etzaituzte gaixtoagotzen jendeek zutaz erraten dituzten gaizkiek.
Hek guziengatik zarena zare; eta gizonen erranek etzaituzte egiten Jainkoaren ezagutzan zarenaz bertze bat.
Ikhusazu beraz zer zaren zure barrenean, eta kontu guti egiñen duzu zer jendeek dioten zutaz.
Gizonek kanpoa dakusate, eta Jainkoak bihotza. Gizonak ikhusten ditu akzioneak, eta Jainkoak pisatzen xedeak eta intenzioneak.
Bethi ungi haritzea, eta bere burua guti prezatzea, da arima humillaren seiñalea.
Kreaturenganikako konsolamendu guzien