bethi boz dago sofrikarien erdian ere.
Konzienzia gaixtoa bethi da izialduran eta altaramenduan.
Sosegu ezti batez gokatuko zare, zure bihotzak deusez akusatzen ez bazaitu.
Ez zaitezela deusez ere boz ungi egiñaz baizen.
Bekhatoreak eztu egiazko bozkariorik, ez barreneko sosegurik, zeren Jainkoaren beraren errana baita: Gaixtagiñentzat eztela bakerik.
Erranen dute menturaz: Deskansuan gare, ezta gure gaiñera gaitzik eroriko, eta nor atrebi ere leiteke guri gaizki egitera? Baiñan ez detzazula siñhetz, ezen Jainkoaren kolera betan altxatuko da hekien kontra; ez estatuko ditu hekien obrak, eta hekiekiñ batean suntzituko dire hekien gogoeta guziak.
2. Ezta gaitz Jainkoa maite duen arima batentzat atsekabetan loriatzea, ezen hori da nihork bere loria Jesusen gurutzean ematea.
Gizonek elkharri ematen eta hartzen dioten loria berehala iragaten da, eta loria hari bethi darraio tristezia.
Prestuen loria hekien bihotz barrenetan dago, eta ez gizonen ahoetan.
Nola justuen bozkarioa Jainkoaganik