Orrialde:Chourio 1760.djvu/61
direla dituzten urthak, baiñan eziñ erakutx dezakete zer fruitu georztik ekharri duten.
Heriotzea beldurtzeko bada, maiz beldurtzekoago da luze bizitzea.
Dohatsua da heriotzeko orena bethi begien aitziñean darabillana, eta egun guziez hilzera prestatzen dena.
Ikhusi baduzu nihor hiltzen, orhoit zaite gauza bera zuri ere gerthatuko zaitzula.
3. Goizean, duzun uste arratsa ardietsiko ez duzula, eta arratsa ethorri denean, ez zaitezela atrebi zure buruari biharamuna agintzera.
Zaren beraz bethi prest, eta bizi zaite halako maneraz non herioak ez baitzaitu sekulan ustegaberik atzemanen.
Haiñitz presuna hilltzen dire uste ez dutela, eta heriotze supitus: Ezen gizonaren semea nihork uste ez duen orduan ethortzen da.
Azkeneko oren hura ethortzen denan, bertze gisaz behatuko bide diozu zure bizitze iraganari, eta ungi urrikituko zaitzu zeren haiñ andikabe eta laxo izatu zaren.
4. Ala dohatsu baita eta zuhur haiña zeiñak bere ahal guziak egiten baititu bizitzean halakoa izateko, nolakoa nahi bailuke heriotzean kausitu.
Heriotze on eta dohatsu baten esparanza har ahal dezakegum baldiñ balin badugu