Orrialde:Chourio 1760.djvu/44
noizik behiñ Jainkozko xedez, edo gure anaien progotxuagatik, huts hura errexki erremediatuko dugu, baiñan desgustuz edo laxotasunez uzten baditugu, huts handia izanen da, eta sentituko ditugu haren ondoreak.
Jarraiki gagizkoten beraz ahal guziaz gure eginbideei, guziarekiñ sobra baitzen ez dugu huts egiñen haiñitz gauzetan.
Halere on da bethiere zerbaiti lot gakizkon partikularrean, eta guziz har detzagun gure deliberazioneak perfekzioneko bidean kausitzen ditugun traben kontra. Orobat behar dugu izan artha gure barrenaz, nola gure kanpoaz, ezen biek egiten dute gure aitziñamendua.
4. Instant guziez zure barrenean eziñ sar bazaitezke, sar zaite bederen denboratik denborara, eta gutienean egunean behiñ, goizean edo arratsean.
Goizean arrimatzazu zure espirituan egunean behiñ egiñ behar ditutzun gauza guziak, eta etsamina zazu arratsean zer egin duzun, nolakoak izatu dire zure gogoetak, hitzak eta obrak, eta kausituko duzu menturaz huts haiñitz egiñ duzula Jainkoaren, eta lagun proximoaren kontra.
Harzatzitzu armak soldau balent batek bezala deabruaren maleziaren kontra: ebak