Orrialde:Chourio 1760.djvu/45

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


atzu jan edaneko sobrania guziak, eta errexkiago garaituko ditutzu haragiaren berze gutiziak.

Ez zaudezela behiñ ere alferrik, aitzetik bethi othoitzean edo meditazionean, irakurtzen edo iskribatzen, edo balsakotz zerbait lanen egiten.

Halere bada kanpoko praktikak eta gorputzeko obra debozionezkoak prudenziarekiñ hautatu behar dire, eze ez dire guziak on guzientzat.

5. Guretzat partikularki hartu ditugunak, ez ditugu bertzen aitziñean egiñ behar, ezen segurago da hek gordeki egitea.

Begirautzu halere izan etzaitezen laxo komuneko debozinetarat, eta sobra kharsu zure pratika hautetsietarat baiñan zure eginbideak arthoski eta osoki konplitu ondoan, balin baduzu gehiagoko denborarik, enplegazazu zure debozione partikularrak inspiratzen darozkitzun gauzen egiten.

Guziek ezin dukete enplegatu bera, bara gauza batekotz da gai, eta bertzea bertzekotz. Eta on da ere denbora arabera debozione deiferentak hartzea, ezen batzuek hobeki dagozkote bestei, berzeak astelegunei.

Batzuen beharra dugu tentazioneko denboran; eta berzeena bakean eta soseguan.

Batzuek on ditugu triste garen denboran,