Orrialde:Chourio 1760.djvu/37
Atsegiñ dugu bertzeak izan ditezen eskasik gabe, baiñan gerorrek ez ditugu gureak uzten.
3. Nahi dugu hek garraski mehatxa ditezen, eta ez dugu geronek nahi mehatxatuak izan.
Errateko dugu bertzei bere galdeak errexkiegi konplitzen zaizkotela, eta ez dugu nahi guri deus errefusa dakigun.
Galdegiten tugu bertzeentzat erregelamendu hertsiak, baiñan guretzat ez dugu nahi hertsitasun garabik.
Ageri da beraz zeiñ guti bertzeak gure buruaz neurtzen tugun.
Mundu guzia eskas gabe balitz zer ginduke gizonenganik pairatzeko Jainkoaren amoreagatik?
4. Baiñan Jainkoak bertzela ordenatu du, ikhas dezaguntzat elkharren karguen jasaten.
Nola ez baita nihor eskas gabe, hala ez da nihor karga gabe.
Nihor ez da beretzat asko, nihor ez da aski zuhur ber buruaren gidatzeko, eta behar dugu guziek elkhar jasan, elkhar konsolatu, elkhar lagundu, eta abisu onez argitu.
Ez da berthutearen froga seguragorik sofrikariak baiño.
Ezen okasioneek ez gaituzte flakatzen, baiñan zeiñ flako garen erakusten.