XVI. KAPITULUA
Nola behar tugun jasan bertzeren eskasak.
1. Gure edo bertzeren baitan eziñ korreji detzakegun eskasak, behar tugu pazienki jasan, Jainkoak berzela ordena dezaken arteraiño.
Siñhetsazu benturaz hori hobe dela gure frogatzeko, eta gu borthizteko pazienzian, zeiña gabe deus guti kondatu behar baitire gure merezimenduak.
Halere behar diogu Jainkoari miñki othoiz egiñ: desegiñ detzan gure baitan traba hek, edo eman diezagun indarra hekiñ ungi jasateko.
2. Presuna bat behiñ edo bietan abisatu duzun ondoan ez bada erortzen zure sentimendurat, etzazula gehiago harekiñ iharduk; baiñan utzazu guzia Jainkoaganat, haren borondatea konpli dadintzat, eta haren loria ager dadintzat haren zerbitzarietan, ezen badaki hark ungi gaitza onera ganbiatzen.
Usa zaite bertzeren eskasen eta flakezien pazienziarekiñ jasaten, ezen baituzu zuk ere hañitz bertzeek pairatu behar dituztenak.
Hortaz eziñ gure burua erakhar badezazuke nahi zinduken kozkara; nola bertzeak moldatuko tutzu zure nahien eredura?