Orrialde:Chourio 1760.djvu/35

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


2. Hañitz maite duenak hañitz egiten du.

Ungi egiten duenak hanitz egiten du, eta ungi egiten du bere progotxua baiño bertzerena hobeki billatzen duenak.

Maiz xede humanoak garabiltzate, eta uste baitugu karitateak garabiltzala; ezen gure pendura naturala, borondate propioa, zenbait abantaillen esparantza, eta gure aisien gutizia hurren sentitu gabe sartzen da gure xedeetan.

3. Jainkoaren amudio egiazkoa, eta perfeta duenak ez du deusetan ere bere burua billatzen, baiñan gauza guzietan billatzen du Jainkoaren loria.

Etzaio nihori bekhaisten, ezen ez du bere baitan ematen bere kontentamendua.

Ez da bere baitan alegeratzen baiñan bai Jainkoa baitan, zeiña baita hark desiratzen duen ontasun bakharra, eta hura dohatsu errenda dezakena.

Ez diote ematen kreaturei ontasun baten ere buruperik, baiñan on guzien loria ematen dio kreatzailleari zeiñaganik heldu baitire gauza on guziak ber ithurburutik bezala, eta zeiña baitan kausitzen baitute sainduek bere errepausu eta dohatsutasun soberanoa.

Oi egiazko karitatetik den gutiena bagindu, ikhus giñezake munduko gauza guziak ez direla banitaterik baizen.