XVII. KAPITULUA
Relijioneko bizitzeaz.
1. Ikhasi behar duzu hañitz gauzetan zure buruari bortxa egiten, eta zure nahia garaitzen, bertzeekiñ batasunean bizi nahi baduzu.
Ez da gauza gutia komentu edo kongragazione batean errenkuratzeko suietik eman, edo hartu gabe bizitzea, eta heriotzeraiño bizitze erregelatu batean irautea.
Dohatsua da han eraman duen bizitze saindua heriotze on batez khoroatzen duena.
Nahi baduzu berthutean fermu egon, eta goan aitziña zure burua idukazu desterratu bat, edo bideante bat bezala lurraren gaiñean.
Relijioneko bizitzea eraman nahi duenak, eta Jesu-Kristoren gogarako izan nahi duenak, iguriki behar du errotzat itxikiko dela munduaren artean.
2. Ordenako arropa, eta ilearen moxtea ez deus guti baliatzen dire: bizitzearen ganbiantzak, eta pasioneen mortifikazioneak egiten du egiazki relijioneko presuna.
Jainkoaz eta salbamenduaz bertzerik billatzen duenak, ez du kausituko dolorerik eta ondikorik baizen.
Guzien azken, eta guzien azpiko izan nahi ez duenak eziñ duke bake luzerik.