Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/207
<98r>
eman didan au, zure izenean geldi bedi eneki, eta bizi nadin ni zure zerbitzuan zuk nai duzun bezala alako maneras, eze nik ez merexiagatik dudan parte, zuk juizioan zeure eskojituei eta zerbitzariei egotziko diotezunean. Ala dela, zaradenagatik ene jauna eta salbazallea”. Eta eztedila ior ere atra mezatik bedeizioa errezebitu bage. Onetan da kostunbre guzis gaistoa auniz lekutan atratzen baitirade mezatik sakramentu sandua altxatu eta bereala, eta berze batzuetan ez ain fite atragatik, baia bai sazerdoteak Jesu Kristoren gorputza eta odola errezebitu eta bereala. Au klaro da dela gaizki. Zeren Eliza sanduak manatzen du guziek enzun dezaten meza osorik, ariketa bedeizioa egotzi arteraino. Bai eta arrazio da eztitezen atra ariketa Juandone Juanisen ebanjelioa, azkenean leitzen dena, enzun arteraino, zeren onetako nai du Eliza ama sanduak erran dedin. Eta ditu probetxu andiak