<98v>
ebanjelio sandu au enzuteak edozein peligro eta gaitzetatik libratzeko, nola gero erranen baita, zeren ebanjelio sandu onetan ematen zaigu aditzera nola Jaungoikoaren semea egin zen gizon guziendako, berria ain ditxosoa eta probetxosoa eta munduan zebillenean gure onetan egin zuen ofizioa, izandu baitzen argitasuna ematea eta erakustea guziei zeruko bidea eta fuerza, eta podore ematea demonioaren eta berze etsaien kontra biktoriareki atratzeko eta Jaungoikoaren semeak izateko, aren graziaren medios.
Meza enzuten duenak bear du akaba dedinean meza Jaungoikoari graziak eman, ezpada arte guti bates baizik ere egin dion mertxedeas, zeren egun artan aurkendu baita mezan eta artan enzun baititu gure onetan Kristo gure jaunak bere bizian eta heriotzean egin zituen obrak eta misterioak.