Orrialde:Beriain 1621 Tratadoa.djvu/206

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<97v>

duenak eskatu bear dio Jaungoikoari ark eskatzen diona, erraten duela “Jauna, meza erraten duenak eskatzen dizuna, nik neure partetik otoitz egiten drauzut eman drazaguzun Jesu Kristo gure jaunaren medios”.

Gero erraten du “Ite missa est” edo “Benedicamus domino”. Orduan, meza enzuten duenak bear du Jaungoikoa alabatu. Eta egozten duenean sazerdoteak bedeizioa erraten duela “Jaungoiko aitaren eta Semearen eta Espiritu Sanduaren bedeizioa jaitzi dedila zuengana, eta geldi dedila beti”. Bear du errezebitu umildadereki eta kontentureki oroitzen dela Jesu Kristok juizioan egotziko duen bedeizioas onei, aren mandamentuak begiratu dituztenei eta obra miserikordiaskoak egin dituztenei eta aren mandamentuak begiratu eztituztenei egotziko dioten maldizioas. Eta onesas oroiturik, otoitz egin brazo, erraten duela: “Jauna, bedeizioa, meza erran duenak