Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/22
<1 21>
lanaren bai doktrinan, bai üskaran hitz gogor, baita huts uste gabian egin dütian hanitz; zoin hontarzünez orai gehiago aipatü gabe üzten baitütügü, bere lanian bere izena gorde diana, damü gütiagoreki bara dadin.
Bena ene aurhide karioak, zier emaiteko katexima, fedia azkar egarten dian berri baten üskara ihian eta argian, hogei eta hamar urthez honat gure artzain eginbider ahalaz onsa jarraikitiak ürgatzi gütian bezanbat eta orori mulde labür xahü bat hel dakizien; gibel oraikoz üzten dügülarik, gure Sorhoetako parropian hanitz urthez erakatsi dügün Jesüs-Kristen doktrina lüzaz eta barnago; orai hobeki nahiz, jakite gaben eta gazten espiritiak, eta orhitziak bortxa eztitian, gomendatzen deriziegü zerbütxa ziteien, zien ürgazteko eta konzenzien arhinzeko ager deriziegün katexisma labür honzaz, zoin onhezten badüzie, agian horrek gogatüren gütü emaitera herri honi, zonbait beste lan, haren hobenagatik adelatzen dügüna, Jinkoak