Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/23

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 22>

hala nahi badü, besta saintietan gaiñen.

Berhala Jinkoaren partez aholkatzen dütügü herriko güziak, zahar, gazte, xipi eta handiak, hanbat hiri bildü nola bazterretakoak, jin ditian Katexima Saintiala, eta bereki ahalaz hontara erakhar ditzen bere haur, mithil eta neskatoak, amorekatik ikhas ditzen fede katolikak dadüzkan egiak; nola onsa bizi behar dien, Jinkoa othoitü, kofesatü eta errezebitü.

Gomendatzen dügü jaun patron, jüje, eta zinegotzi herri hontako güzier, nork bere lekhietan eskü etxeki dezen, kateximaren erran orenian, batbedera hartara doen, berak ere han ikhusten dütiela; debetatürik langitia, jokiak tehernak; güziz meza, ofizio, eta katexima saintiak erraiten direno; elizak, eta gure errege jaunek manatü dütien penen pian.

Erretor eta bikariek biziki eskola eraziren dütie bere parropietako haur gaztiak, xipizaroan ihiki ikhas, eta hartia hobeki bethikoz begiratzen ahal