Orrialde:Belapeire Catechima.djvu/21

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<1 20>

haren erraitia pronotik landan, jentiak elizatik hürren daudian lekhietan, zointara arrastiritan ezpaititake hel; eta hori ordenü sakratien eginbidetarik interditürik egonen direla penaren pian Ipso facto; hirur igantez ondozki egiten ezpadie hura. Zoin herabeztien gain, hura beste apezez eraginen baitügü: eta orok katexima emeki eta debotki erakatsiren die, popüliaren flakezia egarten diela, eta aitzineko astetik, argitü behar deritzen egia saintiak Jinkoaren aitzinian adelatüren, lehenik bere arimen hazteko, gero bester zinezago har eraziteko.

Eta amorekatik üskaraz onsa ezin minzatziaren penak gibel etzitzen, ez herabezti: nola ere haboroek ezpaitüzie hon ediren herri hontako apez gazte batek gütiz honat üskarala ützüli dian katexima, eta ezpaitzireie hartzaz zerbütxatzen: segür ere baita, ezagützen ezpagünü haren egiliak teolojian jakite zian beno gehiago, onsa egin nahia ziala, jüstizia garratzian ediren günükiala, haren