<1 19>
berrizki nahi dü, aitzinera erretorek igante güziez egin dezen pronoa; eta igante eta bestez erakats dezen kathexima goizan pronoaren ondoan; edo bezperetan, hobekien üdüri zaikeien bezala: eta noizik behin predika, güziz besta handietan, zointara berak ezin hel badite, zonbait beste apez jakinsü bere lekhütan minza erazi dezen. Orotrat ere hain osagarrisü den manü haur gure azken sinodoetan agertü eta jakin erazi zaizielarik, baita gük batbederari hel erazi lege hori, bihotz min handi bateki ikhusten dügü, batziek bekhan eta herabereki katexima erakasten diela, eta bestek eztiela hura behin ere aipatzen.
Hartakoz Züberoako jüje espiritual bezala ordenatzen dügü herri hontako erretor, edo bikari orori, Jesüs-Kristen doktrina üskaraz erakats eta enthelega erazi diezen bere parropiakoer, gütiena igante oroz, mezako gihaurek aspaldian üskaraz egin deriziegün pronoaren ondoan; edo besperetan, salbü üdüri beitzaikü hobeki datiala