Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/68
<68>
Nola geroko benturaren benturan benturaturik galtzen garen
Kap. V
45 Nola gure Jaungoikoa baita hain on, bihotzbera, miserikordios, pazienziatsu eta ethorkor, erraiten duzu: “Anhitzi iguriki dio eta igurikitzen dio zahartu hutsezko ponturaino, naturalezak berak bere ahala egin arteino; beraz, eztut oraino zer lehiaturik, zeren benturaz, hala eginen du enekin ere”. “Benturaz” diozu. Eta eztakizu benturak benturaren jokoak eta tornuak dituela?
Hirur bentura molde, hirur bentura suerte edireiten ditut pontu hunen gainean. Lehenbizikoa da, bekhatu egitetik eta anhitz periletarik begiratzen eta gibelatzen gaituena. Handik erraiten dugu: “Eztut bekhaturik egin nahi, zeren benturaz hetan nengoela, neure azken egunak atrapa nintzake. Eztut ebatsi nahi, zeren benturaz justiziak atzeman nintzake, urkha edo azota. Eztut jokatu nahi, zeren jokoa ezta errenta, benturaz gal nezake. Eztut eskuetan dudanaz gabetu nahi. Zeren benturaz, gero, nahi dudanean,