<69>
ez nuke”. Hala erran zerauezan birjina zuhurrek, birjina ergel olio eske ethorri zeiztenei: Ne forte non sufficiat et nobis (Mathe. 25). Ezteratzuegu eman nahi, zeren, benturaz, gero ezkenduke geuretzat aski. Hala Dathan eta Abiron bere lagun batzuekin lurrak iretsi zituenean ere, egin zuten inguru hartan zirenek handik ihes, erraiten zutela: Ne forte et nos deglutiat (Nume. 16). Goazin hemendik, zeren baldin hemen bageneunde, benturaz, bertze hauk bezala irets ginitzake gu ere lurrak. Haur da bentura ona, ethorkizuneko bentura gaixtotik eta periletik begiratzen gaituena.
46 Bigarrena da, halaber, bentura ona, bekhatu egin ondokoa, eginen erremediatu nahiz dabilanarena. Ikhusirik galduak goazila, Jainkoaren manamenduak hautsi ditugula, erraiten dugu: “Eginak egin, ez gehiago. Aitzinerat hobeki nahi dut gobernatu: Jainkoari zin-zinez, bihotzezko urrikimendu batekin nahi natzaika barkhamendu eskatu. Zeren benturaz halatan barkhatuko deraut, halatan izanen du nitzaz miserikordia”. Minzatze molde hunez usatu zuen Daniel profetak ere, erran zioenean Nabukodonosor erregeari: “Errege, aparta zaite zeure leheneko bide gaixtoetarik, eta egizu erremusina, zaren beharren alderakotzat bihotzbera eta miserikordios”. Et forsitan Deus ignoscet delictis