Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/65
<65>
hilen sinhets arazi. Ordea, nola guk orai bertzeren baithan ikhusiz, eta geure baithan ere zaharzeaz eta flakatzeaz frogatuz, baitakigu segurki eta gerthuki, hil behar dugula, eztugula itzurtzerik, eta ez nehoizko segurantzarik; ezin engana gaitzake gu, gure lehenbiziko aita-ama hek bezain erraxki. Gurekikotzat, guri ezkarela hilen sinhets arazitzeko, edo sinhesten baikendu bezala eragiteko, bertze bide bat hartzen du, bertze joko thailu bat jokatzen du, bertze mainaz eta trazaz usatzen du. Ez osoki, ez kolpe batez, baina aphur bana eta egunetik egunera luzatuz atrapatzen gaitu. Sinhets arazitzen deraku ezkarela egun hilen, ezkarela bihar hilen; eta bihar bezain ephe luzerik ez, eta ez bihar arteino bizitzeko esperantza eztuenik; eta halatan eta handik, nola ezpaitugu uste egun hilen garela, eta ez bihar ere, bizitzen gara segur baikina bezala, edo sekulan hilen ezkarela baikiniaki bezala.
§ 3
43 Eztakigu noiz hilen garen, eztakigu noiz izanen den gure azken eguna; ezta, beraz, arrazoin, jakin dezagun noiz izanen ezten ere. Ordea, badirudi ezen, noiz izanen den ezpadakigu ere, badakigula noiz izanen ezten. Zeren erraiten dugu ezen