Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/564
<562>
begiratzeko kargua eman? Nolatan, bada, galdu da? Nolatan kondenatu da? Ihardesten du aingiruak:
"Egiak dira horiok guztiok: ene kargutan zen, eta etzen erremedio eskasik ere. Ordea, etzaitza deus probetxatu: zeren, bataz, eritasuna baitzuen handia, eta sendatzeko desira ttipia; eta, berriz, bertzea, zeren bere fantasiaz eta borondatez gobernatu baita, eta ez ene konseiluz". Damu hartzeko okhasino handia emaiten zaika aingiru begiraileari, bere kargutan duena bekhatutik ilkitzeko luzamendutan dabilkonean, eta are handiagoa kondenatzen zaikala dakusanean. Handia da hunetan aingiru begiraileari eta bertze aingiru guztiei ere egiten zaien damua eta bidegabea. Zeren guztiek gure salbamendua, eta lehen baino lehen bekhatutarik iltkirik ikhustea desiratzen baitute, eta ilkitzen garela dakusatenean atsegin hartzen baitute.
Beraz, hunelatan, hargatik beragatik ere, aingiruei bai atsegin, baina damurik eta atsekaberik ez egiteagatik ere, behar genduke egun beretik, geroko luzatu gabe, trabu guztiak khendurik, salbamenduko bidea hartu, eta hartan, gelditzen zaikun geure mende aphurra enplegatu.