Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/563

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago

<561>

ere apartatu. Anhitz enseiu egin dinat, hire horretarik begiratzeko, eta orai daramanan bide gaixtoaren huts eragiteko. Baina alferrik guztiak. Zeren nola baituen libertatea, eta heure burua heure eskuko, hala egin dun heure plazera eta borondatea: garaitu naun, eztun nitzaz konturik egin, ez aiz nitzaz gobernatu. Galdu dinat nik neure trabailua, eta bai hik ere sekula fingabekotzat heure burua". 359 Baldin aingiru hura triste albaledi, edo ahalke, uste dut ezen arima haren galtzeaz eta etsai gaixtoak daramakola ikhusteaz, triste litekeiela eta alhalke. Eta badirudi ahalketurik bezala erraiten derauela bere lagun aingiruei, Jeremias profetak Babiloniako hiriaz erran zuena: Curavimus Babilonem. "Nik egin dut neure aldetik egiteko zen guztia. Galdu da arima haur, eta eztu nehork ere nik baino damuago. Berak du, ordea, falta. Ni sinhetsi banendu, ezkinen egiteko hunetan izanen: ez nik izanen nuen hunenbat damu, eta ez hunek ere hunenbat kalte eta atsekabe".

Ordea, zer da haur? Nolatan galdu da arima haur? Etzuen Jainkoak hunen salbatzeagatik odol isuri, eta heriotze errezibitu? Eta etzituen, halaber, eritzen zeneko medizinak eta erremedioak, sakramendu sainduak, ordenatu? Eta etzeratzun zuri ere, aingiru saindua,