Orrialde:AxularGero faksimile.djvu/535
<533>
ezen kofesatzeko manamendu haur gure Jainkoak eman zuenean, izan zuela intenzione eta borondate kofesa gindezin zenbait aldiz, heriotzeko perilean ezkinenean ere, zeren kofesatzetik anhitz ontasun sortzen baita; halatan, Elizak eduki du bethiere pontu hunez kontu, eta ordenatu du diferentki, denboren diferentzien arauaz, noiz eta zenbatetan behar dugun, heriotzeko pontuan edo perilean ez egonagatik ere, kofesatu.
343 Lehenago, Apostoluen denboran, eta oraino Apostoluak hilez gero ere, lehenbizi berri hartan, hain zen debozinoa handi eta bero, ezen egunoro gorputz saindua errezibitzen baitzuten, eta hartarakotzat, bekhaturik zutenak egunoro halaber kofesatzen baitziren. Ordea, nola gero, ondoan, debozinoa hotzten hasi baitzen, manatu zuen Fabiano Aita Sainduak, maizago izanen ezpazen ere, urthean hiruretan, bazkoz, mendekostez eta eguerriz kofesaturik, gorputz saindua errezebi genezala. Eta, azkenean, hain hotztu edo iraungi zen debozinoa, non Inozenzio izen hunetako hirurgarren Aita sainduak, manatu behar izatu baitzuen urthean behin bedere kofesa gindezila, eta errezibi gorputz saindua, bazko garizumakoz. Eta hala, orai, heriotzeko perilik ez izanagatik ere, obligatu gara urthean